Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera

 

Elizbarrutiko Artxiboaren ibilbidea, 1862. urtean hasten da Gasteizko Elizbarrutiaren sorrerarekin. Pio IX Aita Sainduak 1861.eko irailean emandako In Celsissima Eraikitze Bulda delarik bere lehen dokumentua. Bulda hau 1862. eko apirilaren 28an Arabako zaindaria den San Prudentzioren egunean bete zen sortze-dekretu baten bitartez.

Hala ere, Artxiboko dokumentazioaren gehiengoa data horren aldez aurrekoa da. Dokumenturik zaharrena 1222. urtekoa dugu, Gasteizko Santa Maria Katedraleko Batzarre Fondokoa. Dokumentu honek Armentiako Kolegiataren izateari buruzko testigantza ematen digu, nola IX mendean, Kolegiata hau Calahorrako Gotzaindegian sartuta zegoen, Fortunio II Gotzaia, 1087. urtean hil eta Gotzaindegia desagertu arte. Ondoren Calahorrako Pastoralgoan mugatua gelditu zen.

1862. urtean Gasteizko Elizbarrutia sortzeko, Calahorrako Elizbarrutitik Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako lurraldeak bereiztuko ziren. Era berean, zibilez Gipuzkoari dagozkion lurrak kentzen zaizkio Nafarroako Elizbarrutiari. Arabako kasuan, Burgos-eko Artzapezpikuaren menpe zeuden Valdegovia eta Salinas de Añana eskuratuko dira eta Santanderrek, Artziniegako Artzapeztegia utzi beharko du.

Nahiz eta Elizbarrutiaren Erekzio Buldak dokumentu guztien lekualdaketa aurreikusi, momentuko egoerak ezinezkoa egin zuen Calahorra, Santo Domingo de la Calzada eta Iruñeatik dokumentu guztiak ateratzea eta gaur arte aurreko tokietan aurkitzen dira.

Pio XII. Aitasainduak Quo commodius buldaren bitartez 1950. uztailaren 1ean Euskal lurraldea Bilbo, Donostia eta Gasteizeko hiru Elizbarrutietan banatzen ditu, Arabari Trebiñu-ko Konterria (Burgos) eransten zaiolarik. Ondorioz, dokumentuen parte bat beste bi egoitzetara lekualdatzen dira.

Victoriensis et Calagurritanae de limitibus 1951. urteko dekretuaren bitartez gaur egungo Arabako Elizbarrutiaren behin-betiko mugak jarriko dira. 3.283 Km 2 -kin Arabako probintzia guztia, Urduña (Bizkaia), Trebiñuko Konterria, La Puebla de Arganzon (Burgos) eta bere parrokiak hartzen ditu.

1969. uztailaren 31an Francisco Peralta Ballabriga Gotzaiak, Elizbarrutiko fondoen batze, antolakuntza eta deskribapena bermatzeko, Gotzai-kurian, Elizbarrutiko Artxibo Orokor bat sortzeko oinarriak jarriko ditu dekretu batean. Elizbarrutiko ondare dokumentalaren ikerketa errazteko, lurralde guztiko parrokietako fondoak Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan batzeko lehen pausoak emango dira. Era berean, dokumentuen kontserbazio eta zaintza baldintzak hobetu eta deskribapen tresnak landu nahi dira. Gaur egun plan honi parrokien %95ak erantzun dio.

1977. urtean, Genealogi ikerketen gorakadak jatorrizko dokumentuengan eragin zezakeen hondamena aurreikusita, Utah-ko Genealogi Elkarteak, sakramental liburuak mirofilmatzeko aurkeztutako proiektua onartu zen. Proiektuak, mota honetako liburuen kontsulta, mikrofilma irakurtzeko apariluen bitartez egitea bideratuko du.

2000. urtean Euskal Elizbarruti eta Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenak, etorkizunean digitalizatutako irudiak liburu hauterako sarbide izatea eta deskribapen tresnak nazioarteko artxibistika arauetara ISAD (G) eta ISAAR (CPF) egokitzea lagunduko du.


| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |