Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera

 

AHDV-GEAH-ak, mila metro lineal baino gehiago betetzen dituen dokumentazioarekin,
Gasteizko Elizbarrutiaren oroimena osatzen du.

Elizbarrutiko Fondo Orokorraz gain, gure historia ikertzeko fondo interesgarrienak, Andra Mari Katedraleko Batzarre Fondoa eta Gasteizko Parrokien Unibertsitateko Batzarre Fondoa dira, elizbarrutiko parrokietako fondoak dira.

Parrokietako Fondoak AHDV-GEAH-an izateak, erabiltzaileen lana asko arintzen du, fondo hauek bait dira ikertzaileak gehien kontsultatzen dituztenak.

Hala ere, Elizbarrutiko Ondare Dokumentala beste eratako fondo askorekin osatzen da.

 

AHDV-GEAH-ko Fondoen Gida

F001. Elizbarrutiko Fondo Orokorra

Fondo honek dituen 700 m./l.–ek, 1862. urtean Elizbarrutia sortu zenetik gaur egunerarteko Elizbarrutiko eliz-bizitzarekin erlazionatutako dokumentazioa biltzen ditu. Era berean, bere erekzioaren aurreko dokumentazioa ere gordetzen du. Dokumentazio hau aztertzeko orduan, sortze egoera eta gaur egungo Gasteizko Elizbarrutia, Burgos, Calahorra, Santander eta Iruñeako elizbarrutietan banatuta zegoela kontutan izan behar dira.

Gainera, 1950. urtean Euskal lurraldea, Bilbo, Donostia eta Gasteizko elizbarrutietan banatzeak, ekoizpen dokumetalaren garai berri bat suposatuko du.

Fondo honeK, Gasteizko Gotzaiek eta Elizbarrutiko kuriak eguneroko lanean sortarazitako dokumentuak gordetzen ditu. Dokumentu hauek, hiru ardatz nagusiren inguruan antolatzen dira, pastorala, judiziala eta ondarearen administrazio eta kudeaketa.

Honekin batera, soaldi-bizitza eta bizitza-aktiboa daramaten erlijioso, apaizgaitegia, instituzio-sekular, elkarte eta mugimenduek bezalako eliz-erakundeek sortutako dokumentazio ere aurki genezake.

Bibliografia:

Fernández de Navarrete, Eustaquio y Manteli, Sotero: Reseña histórica del antiguo Obispado Alavense y de las diligencias practicadas para su restauración o formación de la nueva sede vascongada. Vitoria : [s.n.], 1863

 

F002. Andra Mari Katedraleko Batzarre Fondoa

Herriko historia eta Gasteizko Elizbarrutiaren lehen garaia ikertzeko garrantzi handiko dokumentazioa gordetzen du. Batzarrea, Armentian zegoen garaitik, XV. mendearen amaieran, Kolegiata, Gasteizko Andra Mari Eleiza Nagusira aldatu eta 1862. urtean Katedrale bihurtu zen arteko dokumentazioa biltzen du.

Bere 28 m./l.-etan pergamino eta argizarizko eta berunezko zigilu-zintzilikarioak nabarmentzen dira.

1222. urtean Honorio III. Aita Santuak emandako Bulda da, AHDV-GEAH-an gordetzen den dokumentu zaharrena. Bulda honen bidez Honorio III.ak bere babespean hartzen du Armentiako Kolegiata.

Bibliografia:

Villimer Llamazares, Santiago: Documenta Alavae Latina . Vol. I. Ed. Universidad de Valladolid - Colegio Universitario de Álava. Vitoria-Gasteiz, 1977

VV. AA. Catálogo Monumental. Diócesis de Vitoria . TOMO III. CIUDAD DE VITORIA . Coordinador Emilio Enciso Viana. Publicaciones del Obispado de Vitoria y de La Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria, D.L. 1968

 

F003. Katedrale Berriko Lanen Fondoa

XX. mendearen hasieran Gasteizko Katedrale Berriko lanen sustapen eta garapenaren ondorioz sortutako fondoa. Andra Maria-ri eskainia.

12 m./l.-etan, tenplu neogotiko honi buruzko dokumentazioa eta diseinu, plano, zirriborro eta marrazkien kopuru garrantzitsua gordetzen dira.

Kronologikoki bi garai ezberdintzen dira: Lehena, 1905etik 1914 bitartean, lanak gelditzen diren arte, eta bigarrena, osatu gabea, 1946. urtetik, lanak berriro hasten diren momentutik, 1970raino.

Bibliografia:

VV. AA. Catálogo Monumental. Diócesis de Vitoria . TOMO III. CIUDAD DE VITORIA . Coordinador Emilio Enciso Viana. Publicaciones del Obispado de Vitoria y de La Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria, 1967

 

F004. Modelatu eta Taila Artistikoko Eskola Fondoa

Jose Cadena eta Eleta Gotzaiak, Katedrale Berriaren eraikuntzarako sortu eta sustatutako eskolatik irtendako fondoa.

Bibliografia:

VV. AA. Catálogo Monumental. Diócesis de Vitoria . TOMO III. CIUDAD DE VITORIA . Coordinador Emilio Enciso Viana. Publicaciones del Obispado de Vitoria y de La Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria, 1967

 

F005. Parrokien Unibertsitateko Batzarre Fondoa

XIII. mendetik aurrerako dokumentazioa gordetzen du eta Gasteizko antzinako bost parrokiak batzen ditu. Parrokia hauek, benefioziodun kopuruaren arabera, Andre Maria, San Pedro, San Mikel, San Bizente eta desagertutako San Ildefontso ziren. Parroki horietaz gain, Garona-ko Andre Maria, Gazeta-ko Andre Maria eta Villafranca-ko San Andres parrokiak Batzarreari erantsiak zeuden.

Andre Mariaren Kolegiataren erekzioarekin, Parrokien Unibertsitateko Batzarrea, eleiza honetako Batzarrearekin elkarbiziko da. Gainera, bien artean Kalonge kopurua betetzeko hitzarmena zegoen.

Fondo honek, XIX. mendeko dokumentazioarekin, gutxi gora behera 22 m./l. betetzen ditu. Fondo honetako pergaminoak, Santiago Villimer Llamazares irakasleak katalogatu eta berridatzita daude.

 

Bibliografia:

Enciso Viana, Emilio: Catálogo de los pergaminos del Archivo del Cabildo de la Universidad de Parroquias de Vitoria . Vitoria: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria, D.L. 1958.

Adición al Boletín de la Institución Sancho el Sabio, año XXII, tomo XXII, 1978

VV. AA. Catálogo Monumental. Diócesis de Vitoria . TOMO III. CIUDAD DE VITORIA . Coordinador Emilio Enciso Viana. Publicaciones del Obispado de Vitoria y de La Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria, 1967

Villimer Llamazares, Santiago: Documenta Alavae Latina . Vol. II. Diputación Foral de Álava. Consejo de Cultura. Vitoria-Gasteiz, 1984

 

F006. Elizbarrutiko Parrokiako Fondoak

Parrokiak Elizbarrutiaren oinarri dira. Beraien sorreratik egiten ari diren ekintza pastoralak izugarrizko eragina izan du gure gizartean.
Parrokiak, dokumentazioaren produkziorako funtsezko iturri dira. Historia sozial, ekonomiko, artea eta pentsamoldearen ikerketarako testigantza garrantzitsu direlarik.

Dokumentu mota adierazkorren artean, Sakramentu liburuak, Matrikula liburu eta Bisita liburuak daude. Maila ekonomikoan, Fabrika liburuak, Hamarren eta Tazmien liburuak eta parrokietako errolda liburuak daude. Administrazio kontuetarako, ondasun-zerrendak, idazmahaiak, zentsu, jabetza-titulu etab aurkituko ditugu. Parrokia batzuetan, Fundazio, Patronatu, Ongintzazko ekintzak, Anaiarte, Kofradia eta abarrei buruzko dokumentazioa ere gordetzen da.

XX. mendearen 70. hamarkadan, lurralde guztiko parrokietako fondoak Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan biltzeko lehen pausoak eman ziren. Gaur egun, parrokien %95-ak erantzun dio plan honi.
AHDV-GEAH-ko 440m./l.-etan, Elizbarrutiko historian zehar sortu diren 531 parrokien dokumentazioa dago. Dokumentu sakramental zaharrena, 1481. urtean hasten den Marieta-ko Gurutze Santuaren parrokiakoa bataioen liburukoa.

1977. urtean hasi zen mikrofilmazio proiektuari esker, datuak, mikrofilma irakurtzeko aparailuen bitartez kontsultatzen dira. 2000. urtean Euskal Elizbarrutiek eta Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker, etorkizunean liburu hauek irudi digitalen bidez kontsultatu ahal izango dira. Era berean, Artxiboko deskribapen tresnak nazioarteko artxibistika arauetara ISAD (G) eta ISAAR (CPF), egokituko dira.

Bibliografia*:

VV. AA. Censo de Archivos del País Vasco. Alava . Coordinador general F. Borja de Aguinagalde. Sociedad de Estudios Vascos / Eusko Ikaskuntza. San Sebastián, 1988*

*Kontutan izan argitalpen data

 

F007. XIX. Mendeko Gatazka Zibilen Fondoa

XIX. mendean izandako gatazka zibiletan partehartu zuten batailoiei emandako laguntza-erligioso eta sakramentuen eskaintzak sortutako dokumentazioa batzen du.
Kronologikoki bi etapa bereizten dira: 1834-1839 urteen bitartekoa eta bigarrena 1871. urtetik 1893. urtera.

Artxiboko 13 i.u. betetzen ditu.

 

F008. Diaz de Olarte Familia Fondoa

Fondo honek, Gasteizko Andra Mari parrokiari dagozkion, Dionisio Diaz de Olarte Presbiteroaren familiaren dokumentuak gordetzen ditu.

1677-1917 urteen bitarteko dokumentazioa gordetzen du eta artxiboko 4 i.u. betetzen ditu.

 

F009. Francisco Juan de Ayala Fondoa

Arabako probintziako bizitza politikoan gailentasun garrantzitsua izan zuen pertsonaia. Alduna, alkate, 1860. urteko gudan jeneral eta Aldundiko lehendakari izandakoa.
1820-1918 urteen bitarteko dokumetazioa.
4 m./l. betetzen ditu.

Bibliografia:

Alaveses distinguidos. Francisco Juan de Ayala. En Euskal-Erria . T. 56 (1º sem. 1907), p. 175-176. San Sebastián

 

F010. Fondo Historiko-Zibila

XV eta XX. mende arteko, probintziako herri eta familien dokumentazioa gordetzen du.
11 i.u betetzen ditu.

 

F011. Materiale Berezien Fondoa

Ez-idatzizko dokumentuen multzoek osotzen dute. Estanpa, postal, argazkiak, kartel, mapa, plano, etab.

 

F012. Antzinako Liburu Fondoa

Brebiaro, Mezaliburu, Konstituzio Sinodal eta Zuzenbide Kanonikoari buruzko antzinako edizioek osotzen dute.
Fondo honetan Kanta liburu handiak (Facistol) eta antzinako kantaliburuak nabarmentzen dira.

 

F013. Liburutegi Osagarria

Monografia, liburuxka eta aldizkako publikazioen fondoa. Aldizkako publikazioen artean, Gasteizko Gotzaindegiaren Aldizkari Ofiziala aurkitzen da (Gotzaindegiaren sorreratik gaur egun arte).

Gaur egun AHDV-GEAH-ko fondoen tratamendua, teknologi berrietara birmoldatzeko prosezu batean murgilduta dago. Prozesu honen barne, erabiltzaileen eskura dauden deskribapen tresnen arautzea dago. Gaur egun eskeintzen den zerbitzua hobetzeko asmoarekin, tresna hauek apurka-apurka eguneratzen joango gara.


| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |