Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera

Euskadi Planeko, Euskadi 2000Hiru gobernu ekimenak, hiru elizbarrutietako artxiboak, genealogia, demografia eta gure gizartea aztertzeko iturburu garrantzitsu bezela balioetsi ditu. Era berean, bere balio sozial, kultural eta hezkuntzazkoa onartzen dituelarik.

2000. urtean Euskal Elizbarruti eta Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuaren artean sinatutako hitzarmenak, lehendik gure Elizbarrutian egindako ekimenak eguneratu eta gure parrokietako fondoen informazioaren zaintza eta zabalkuntza hobetu ditu. 2001-2003 urteen bitartean garatzen joan den proiektu honen abiapuntua, parrokiako fondoen kokagunea AHDV-GEAH-a izatea eta sakramentu-liburuen aurretiazko mikrofilmazioa izan dira. Aurretiaz egindako lan honek, 1900. urterainoko sakramentu erregistroen digitalizazioa eta indizegintza lantzea zilegitu du. Erregistro hauek Web honetan eta Euskadiko Ondare Dokumentalaren Zentroa - IRARGI-n (BADATOR kontsulta zerbitzua) kontsultatu daitezke.

AHDV-GEAH-ko liburuak, irudi digital eta fondo ezberdinei dagozkien deskribapen tresnen bidez kontsultatu ahal izango dira. Beti ere, nazioarteko artxibistika arauei, ISAD (G) eta ISAAR (CPF) egokituak. Arau hauek internet-en ere erabilgarri egongo dira.

2004-2008 urteetarako sinatutako hitzarmenak, orain arte egindako lana sendotuko du. Etapa berri honetako helburuak hurrengo hauek dira:

  • Bilbo, Donostia eta Gasteizko Elizbarrutien Artxiboetako zerbitzu digitalen sorrera.
  • Deskribapen tresna arautuak lantzea, artxiboetako web orrietan eta Irargi-ren Web orriko Badator bilatzailean hedatzeko (ISAD(G) arauak eta indizegintzarako batera erabakitako irizpideak kontutan izanda).
  • 1900. urte aurreko dokumentazioa duten parrokiako fondoen deskribapena arautzea ISAD(G)-a jarraituz. Hitzarmen berri honekin, dokumentazio hau, digitalizatu eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren ekintzak kontutan izanda, indizatu egingo da.
  • Irudien bitarteko berreskurapena errazteko, digitalizatutako erregistroen indizegintza egingo da. Batera erabakitako irizpideak, bataio, ezkontza eta hildakoen erregistroengan bakarrik izango dute eragina.
  • Indizegintza proiektuaren emaitza, irudi digitalen eta sakramentu erregistroen batzea izango da. Digitalizazio proiektuaren irudiak, artxiboetako ikerketa gelan kontsultatu ahalko dira.
  • Artxibo Zerbitzu bakoitzaren, Sotfware, Web orriak eta Intranet-a eguneratzea.

>Proiektuaren garapenari buruzko informazioa

 

| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |