Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera

Eusko Jaurlaritza eta hiru Elizbarrutien artean sinatutako hitzarmenaren helburuetariko bat, parrokiako fondoen deskribapen tresnak, Nazioarteko Deskribapen Artxibistika Araua ISAD(G)-ra egokitzea da. Arautzea, kasu bakoitzaren egoera berezia aztertuz egingo da.

Apurka-apurka, AHDV-GEAH-an lehendik ditugun deskribapen tresnen birmoldaketa egiten ari da. Lehenik, parrokiako fondo guztiak barne-mailan landu dira, deskribapen tresna guztiak ondo araututa eta erabiltzaileek, behin-betiko tresna bezela erabili ditzaten. Helburu hau lortzeko eman ditugun pausoak honako hauek dira:

  • Kontrol sistema eta fondoen zaintza bilmoldatzea.
  • Ale dokumentalen identifikazio topografikoaren birmoldaketa.
  • Identifikazio topografikoaren sistema berria lehendik ditugun deskribapen tresnetara eguneratu eta egokitzea.
  • Parrokiako fondoen aurre-katalogazio datu-basea ezartzea, lehendik ditugun deskribapen tresna eta birmoldatze honetan sortutakoen informazioa erabilita.
  • Aurre-katalogazioaren ISAD(G) araura egokitzea.
  • Deskribapen tresnen apurka-apurka egindako aldaketa.


Parrokiako fondoen deskribapen tresna eta katalogoak kontsultatzeko orduan kontuan izan hurrengo oharrak:

  • Lehenengo fasean, lehendik izan ditugun deskribapen tresna eta birmoldatzean sortutako tresnetatik jasotako informazioa kontsultatu ahal izango da. Informazioa ez da behin-betikoa izango baina argitzeko balioko du.
  • Behin-betiko katalogo arautuak, lehendik ditugun tresnak ordezkatzen joango dira.
  • Prozesuari buruzko informazioa hemen.


Fondoen toponimoak aurkitzeko arazoak izanez gero:

  • Kontsultak on-line egiteko dauden laguntzak irakurri.
  • Gogoratu Gasteizko Elizbarrutiak, Urduña (Bizkaia), Trebiñuko Konterria, La Puebla de Arganzon eta bere parrokiak (Burgos) hartzen dituela.
  • Arabako herriak arautzeko, 2003. urteko Aldundiaren izendegia erabili da. Euskal Autonomi Erkidegoaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren, 1995.eko otsailaren 20ko eta 2001.eko abenduaren 17ko ebazpenak erabili dira.

>Proiektuaren garapenari buruzko informazioa


| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |