Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera
KOKAPENA ETA GARRAIOA

Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa, Elizbarrutiko Apaizgaitegian dago kokatuta. Tomas Zumarraga Dohatsua kaleko 67. zenbakian. Kale honek hiriko bi etorbide nagusi lotzen ditu, Gasteiz Hiribidea eta Euskal Herria Bulebarra (Ingurubide zaharra).

Informazio gehiago www.vitoria-gasteiz.org/callejero   

 

Hiri barneko garraioa: 6.Ibilbidea JUNDIZ
7.Ibilbidea SANSOMENDI-ARANBIZKARRA
8.Ibilbidea SANSOMENDI-ARANA
10.Ibilbidea ASTEGUIETA-ERREKALEOR

Geltokia: Tomas Zumarraga Dohatsua, 86.

Radio-Taxi Zerbitzua: Tfno. 945 27 35 00


Informazio gehiago www.vitoria-gasteiz.org/transporte


ORDUTEGIA

AHDV-GEAH zabalik aurkitzen da astelehenetik ostiralera, 10etatik 13etara.

2005. urtearen hasieran Artxiboko ordutegia zabaltzeko ari gara lanean.

ARTXIBOKO IRAKURGELARAKO SARBIDEA

Artxiboko erabiltzaileek NAN edo beste agiri baliokide baten bitartez egiaztatu beharko dute beraien nortasuna. Artxibora behin baino gehiagotan etorriko direnei, Erabiltzaile Agiria egingo zaie. Agiri honek Bilbo eta Donostiako Eleizbarrutietan ere balioa izango du.

Aldez aurreko hitzordu eskaera

Gaur egun dokumentazioaren kontsulta, mikrofilma irakurtzeko aparatu mugatu batzuen bitartez egiten da. Aparatu hauekin beharrezkoa den informazioa lor daiteke jatorrizko agiriak babestuz.

Horregatik Artxiboko Irakurgelara sartzeko, beharrezkoa da aldez aurreko hitzordua eskatzea, telefono honetara deituz 945213873. Bertan ikertzailearen jatorria adierazi behar da.


>Erabiltzaileen arauak


| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |