Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera

 

“Elizaren jardueraren ondorioz gordetako agiririk apalena, eleizaren presentziaren seiñale da, munduaren erdian, bere zereginaren ezaugarri eta Gorputz Mistikoaren aztarna, historiaren ibilera sekularrean

Paulo VI.a, “Salutiamo” Mintzaldia
1964-11-6

 


AHDV-GEAH-ko ERABILTZAILEENTZAKO ARAUAk

 


A- Arautegia

1. Artxibo honetako fondoak elizaren ondare historiko-dokumentalaren parte garrantzitsua dira.

2. Elizaren erantzunkizuna, bere fondoak eta elizaren esku utzitako fondoen artapena eta ikerketa bermatzea dira.

3. Artxiboaren babesa, artxibozainaren esku egongo da, beti ere, elizbarruiko agintarien artezpideak jarraituz.

 

^igo

B- Sarrera

4. Erabiltzaileak berain nortasuna agertarazi beharko dute, NANa edo agiri baliokide baten bidez. Baten baino gehiagotan artxibora etortzen den erabiltzaileari, erabiltzaile agiria egingo zaio. Horretarako, agiri tamainuko bi argazki behar dira.

5. Erabiltzaileek Irakur Gelan egingo dute lan. Tokia mugatua denez, Gelan sartzen diren baino erabiltzaile gehiago ez dira hartuko. Gordailu eta alboko gelen sarrera, artxiboko langilei mugatua dago.

6. Zorroak, ez dira Irakur Gelara sartuko, horretarako prestatutako tokietan utziko dira. Ezin da janari eta edaririk sartu.

 


^igo

 

C- Agiri eta Liburuen kontsulta

7. Agirien eskaria, Eskari Txartela argitasunez betez egingo da.

8. Agirien artapena dela eta, materialeak jasan ditzaketen kalteak, denbora, euskarriaren egoera, tintaren baldintzak, liburu azalen egoera eta agirien erabilerak, dokumentuekin arreta berezia izan beharko dugu.
Horregatik:

•  Idazten ari garen papera ez da agiriaren gainean jarriko.
•  Eskuak eta besoak ere, ez dira gainean jarriko.
•  Agiria erabiltzeko orduan kontu handiarekin ibiliko gara.

Kontutan izan agiria bakarra dela.

9. Oharrak hartzeko, arkatza erabiliko da. Irakur Gelan lanean gabiltzan bitartean ezingo da, boligrafo, luma edo errotuladorerik erabili.

10. Orokorrean, agiriak mikrofilmaren bidez kontsultatuko dira. Mikrofilmatu gabe dagoen dokumentazioa egoera onean dagoenean bakarrik utziko da. Bidezkoa denean, Artxibo honek, dokumentazioa ez uzteko eskubidea gordetzen du.

11. Ekiltaldi bakoitzean ez dira 5 agiri baino gehiago utziko eta banaka aterako dira. Dokumentuak artxiboa itxi baino 15 minutu arinago arte eskatu ahal izango dira.

12. Liburutegi Osagarriko liburu guztiak kontsultatu ahalko dira, horretarako ez da eskaria egin beharko. Liburuak erabili ondoren bere tokian jarri.

13. Artxiboko agiri edo erreferentzi liburuak, salbuespen izan ezik, ez dira Irakur Gelatik aterako. Salbuespen kasu horietan eta agintariek egoki ikusten dutenean, agiriak utzi egingo dira. Beti ere, beharrezkoak diren egunetarako bakarrik eta behar diren bermeak hartuta eta agiri bakoitzak behar duen aseguru-polizarekin.

14. Artxiboan ezin da erre.

15. Beste erabiltzaileenganako begiruneagatik, isiltasuna mantendu. Ezin da idazmakinarik erabili, bai ordea, bateriadun ordenagailua. Eskaner-a debekatuta dago.

16. Erabiltzaileak egindako argitalpenetan, informazioa Artxibo honetatik atera dela aipatu behar da.

 

^igo

 

D- Kopiagintzarako arautegia

17. Fondoen artapena izanik gure irizpide nagusia, kopiak mikrofilmatutako agirietatik bakarrik aterako dira, eta ez jatorrizko agirietatik. Beste edozein eratako erreprodukzioak egiteko, baimena eskatu behar da. Ez da liburu edo espediente guztia edo zati baten kopiarik egingo, ezta, agiri serien kopiarik ere. Kopiagintza, Jabetza Intelektualaren legeari lotuta dago.

18. Baimenik gabe, ezin daiteke Artxiboak utzitako edota artxiboan lortutako agirien kopiarik egin. Kopiak egiteko baimena ematen denean, kopiaren jatorria aipatu behar da.



^igo

 

E- Ordainsariak

19. Artxiboan egindako kontsultak dohainekoak dira.

20. Artxiboak ez du, ikerketa lanik edo gelealogi ikerketarik egingo. Edozein kopia eskatzeko, datu zehatzak jarriko dira.

21. Mikrofilmetik ateratako kopiak Copyright-a dute eta ezarritako prezioa ordaindu beharko da.

 

^igo

 

F- Arauak ez betetzeak

22. Artxiboko arauak edo bertako langileen adierazpenak betetzen ez dituen erabiltzailea erazarria izango da eta artxibora sartzea ere debekatu ahal izango zaio.

23. Artxiboan, kalteak edo lapurketak eragiten badira, kasu bakoitzerako indarrean dagoen araudia erabiliko da.

 


| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |