Eraikina
Apaizgaitegia,
1930. urteko irailaren 30an ireki zen, Mateo Mugica jn. gotzai zelarik.
1926. urtean, Fray Zacarias Martinez gotzai zelarik,
Euskal probintzietan zegoen bokazio altuei aurre egiteko, Gasteizko
Elizabarrutiko Apaizgaitegiaren eraikuntza hasi zen.
Eraikuntza Elvira Zulueta andrearen Fundazioak emandako
laguntza, eta bere senarra zen Davila Kondea eta Icaza-ko Markesaren
dohaintzei esker eraiki zen.
Apaizgaitegiaren arkitektoa Pedro de Asua eta
Mendia apaiza izan zen. 10.437 m2 azalera baten, barrila itxurako
oinarekin, bost pabilioi, soto, solairu nagusia eta hiru solairu
gehiago eraiki ziren. Bost pabiloietan, 500 apaizgaitik gora zeuden,
Latinoen, Filosofoen eta Teologoen pabilioien artean bananduta. Apaizgaitegiaren
aurrekaldean, bisita gelak, Gotzaiaren gelak, Errektoretza, Harrera
gela eta Liburutegia zeuden. Aurrekalde honen muturretan Kapera publikoa
eta Areto Nagusia nabarmentzen ziren.
Atzekaldean, aurrekaldearekin parekide, beste
pabilioi txikiago bat eraiki zen sukalde eta jantokiarentzako.
Pabiloien arteko ezberdintasunak, ez auzteko, komunikazio igargu
zabalak eraiki ziren.
Elizbarrutiaren
Artxibo Historiko-ko instalazioak
1990. urtean, Elizbarrutiaren Artxibo Historiko-ko
instalazioak, Gasteizko Elizabarrutiaren Apaizgaitegian finkatu ziren.
Ordurarte, Gotzai–egoitza zen Montehermoso Markesaren Jauregiko
sotoetan zegoen kokatua.
Hasiera baten Artxiboa kokatua dagoen espazio
hau, Apaizgaitegiko Areto Nagusiaren lokal lagungarri bezela sortu
ziren. Elizbarrutiaren Artxibo Historiko-ko instalazio guztiak sartzeko,
espazio hori birmoldatu eta bi solairutan banandu da.
Elizbarrutiaren Ondare dokumentalaren kontserbazioa
dela eta, espazioaren birmoldaketaz gain, lan-sail ezberdinen egokitzea
ere egin da. Egokitze hori, Artxiboko funtzioetara moldatuz, hau
da, ahalik eta modu errealean egin da. Guzti honek, dokumentazioaren
batzea, bere kontserbazioa, zaintza eta informazioaren zerbitzurako
ditugun betebeharren antolakuntza egokia eragin du.
Artxiboko
Zuzendaritzaren Bulegoa
Sarrera
nagusia, Artxiboko lehen solairuan dago. Bertatik, bisitariak, Zuzendaritza
Bulegora eta Irakur Gelara pasa daitezke.
Zuzendaritza Bulegora heltzean, erabiltzaile guztiak
nortasuna agertarazi beharko dute. Bertan, Elizbarrutiko Artxibozainak
eta gela laguntzaileak erabiltzaileen galdera ezberdinei erantzunak
ematen saiatuko dira. Espazio horretan Irakur Gelaren funtzionamenduarekin
kontaktuan jartzeko behar den informazio guztia jaso ahal izango
da.
Irakur Gela
Gela
honetan erabiltzaileak erabili ditzakeen deskribapen tresna guztiak
aurkitzen dira.
Dokumentazioaren kontsulta, jatorrizko dokumentuen kontserbazio
zaintzeko, mikrofilma irakurtzeko aparailuen bidez egin behar
da. Gaur egun
kudeaketa elektronikoko sistema berri bat lantzen ari gara. Sistema
honek, kontsultak irudi digitalen bidez egitea ahalbideratuko du.
Mikrofilmak irakurtzeko aparailuen zenbakia mugatua
denez, kontsulta dokumentalak egiteko, beharrezkoa da, aldez aurreko
hitzordua eskatzea.
Horrez gain, erabiltzaileak, interesatzen zaizkion
fotogramak, paperezko kopietan eskatzeko, irakur gelan, mikrofilma
irakurtzeko eta kopiak egiten dituen aparailu bat dago.
Jatorrizko dokumentuen kontsultarako, AHDV-GEAH-an
indarrean dagoen araudia jarraitzen da.
Erabiltzaileek liburutegi osagarri txiki batez
gain, gelako arduradunaren laguntza izango dute edonolako zalantzak
erantzuteko.
Dokumentuen
Tratamendurako Saila
Bi aldetan banandua dago. Beheko solairuan, gordailuetatik
hurbil, dokumentazioa hartu, antolatu eta bere kontserbaziorako ditugun
espazioak daude.
Artxiboko lehenengo solairuan, unitate dokumentalen deskribapenean
lanean ari den taldea kokatzen da. Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuari
esker, denbora laburrean, AHDV-GEAH-ko informazioa kontsultatzeko
sarbide garrantzitsuena teknologi berrien bitartez izango da.
Artxiboko
Gordailuak
Gordailuetarako
sarrera zentruko langilegoari mugatua dago. 2002. urtean egindako
berrantolaketa eta egokitze lanen ondoren,
Artxiboko gordailuak mila metro lineal dokumentazio, bibliografia
eta materiale bereziak zaintzeko prestatuak daude.
>Artxiboa
eta bere Fondoak
|