Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera
Lekuko erabiltzaileak

Erabiltzaile berriak

AHDV-GEAH-ra hurbiltzen diren erabiltzaile berriak, NAN-a edo beste agiri baliokide baten bitartez egiaztatu beharko dute bere nortasuna.

Behin baino gehiagotan Artxibora etorriko direnei Erabiltzaile Agiria egingo zaie. Agiri honek Bilbo eta Donostiako Eleizbarrutietan ere balioa izango du.

Erabiltzaileek Irakurgelan egingo dute bere lana. Artxiboko kontsulta-postuak mugatuak direnez, aldez aurreko hitzordua telefonoz eskatzea gomendatzen dugu.

Ikertzaile-agiria duten erabiltzaileak

Artxibora sartzeko erabiltzaile guztiak bere nortasuna agertarazi beharko dute. Erabiltzaile-Agiria erakutsi behar da irakurgelara sartzeko eta agiririk ez duenak irakurgelako arduradunari esan.

Erakundeetako erabiltzaileak

Elizbarrutiko eta Gasteizko Elizbarrutiarekin zerikusirik ez duten erakundeek ere, Artxiboko erabiltzaile bezala erregistratu daitezke eta dokumentazioari buruzko eskaerak egin. Beste eratako eskakizunak ere egin daitezke, ikerkuntzetarako informazioa, erakusketa maileguak, barne kudeaketa (Gasteizko Elizbarrutia bakarrik) edota beste edozein arrazoi, beti ere aldez aurretik azalduz.

Eskatzailearen datu pertsonalak eta ordezkatzen duen erakundearen datuak adieraztea beharrezkoa da. Artxiboan indarrean dagoen araudia betetzea beharrezkoa da.

Zerbitzu sisteman eta kontsulta birtualetan alta emateko irakurgelako arduradunari galdetu.

AHDV-GEAH-ko erabiltzaileentzako indarrean dagoen araudia errespetatzea beharrezkoa da.

 

Erabiltzaile Birtualak

Erabiltzaile berriak

AHDV-GEAH-an eskariak egiteko norberaren datuak sistemako Erabiltzailearen Datuen formularioan sartu behar dira. Eskatutako dokumentazioa jasotzeko formulario horretako arlo batzuk betetzea beharrezkoa da. Nahi denean aldatu daitezke norberaren datuak.

>Erregistratzeko hemen

Zenbaki edo Ikertzaile agiria duten erabiltzaileak

Erabiltzaile zenbakia (ikertzaile agiria) ez da beharrezkoa berriro erregistratu behar, norbere gakoa sisteman sartzerekin nahikoa da. Erabiltzaileak nahi dituenean alda ditzazke bere datuak.

 

>Zure gakoaren alta Hemen

Erakundeetako erabiltzaileak

Elizbarrutiko eta Gasteizko Elizbarrutiarekin zerikusirik ez duten erakundeek, Artxiboko sistemaren erabiltzaile bezala erregistratu daitezke eta dokumentazioari buruzko eskaerak egin. Beste eratako eskakizunak ere egin daitezke, ikerkuntzetarako informazioa, erakusketetarako maileguak, barne kudeaketa (Gasteizko Elizbarrutia bakarrik) edota beste edozein arrazoi, beti ere aldez aurretik azalduz.

Eskatzailearen datu pertsonalak eta ordezkatzen duen erakundearen datuak adieraztea beharrezkoa da.

> Erregistratzeko hemen
>Gakoaren alta Hemen

 


Siga las normas incluidas en la Ayuda del Sistema


Datuen pribatutasuna

Datuen egiazkotasuna beharrezkoa da eskaerak behar bezala erantzuteko eta dokumentazio hori eskatzailearen eskura heltzeko.

Pribatutasun hitzak onartzea beharrezkoa da. Erabiltzaileak emandako datuak AHDV-GEAH-ren barneko erabilpenerako dira. Erabiltzaileek, datuen-bilketa, bere tratamendua eta Artxibo barnean beharrezkoak direnean (zerbitzuen lanketa) erabiltzea onartu beharko du

Datuen babeserako, 15/1999 Lege organikoko 5. artikuloak (LOPDAT) dioenez, datuen jabeek, sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak gauzatu ahal izango dituzte.

AHDV-GEAH-ak erabiltzaileen datu eta zerbitzuen erabilpen ona eta isilpekotasuna bermatzeko segurtasunari dagozkion arau eta neurriak hartuko ditu.

Erabiltzaileek, AHDV-GEAH-ko jardueren informazioa eta Web orriko eguneratzeak jasotzeko adostasuna eman ahal izango dute.

 

 

| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |