Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera

 

Gure Artxiboen kudeaketarako sistemaren bitartez (SIGA), erabiltzaileak hurrengo kontsulta birtualak egin ahal izango ditu:

> AHDV-GEAH-ko fondoen katalogo orokorra:

AHDV-GEAH-an aurkitu daiteken informazioa, kontsultatu nahi den fondoaren araberakoa izango da. Parrokiako Fondoek informazio zehatza dute serie mailararte. Beste fondo batzuk ordea, normalkuntzarako proiektuaren barnean lantzen ari dira. Deskribapen tresnak arautzen doazen neurrian, informazioa handitzen joango da.

Nahiz eta gure deskribapen tresnetan agertu, ez dago sarbiderik 75 urte baino gutxiagoko agirietara, ez AHDV-GEAH-an, ez parrokietan, ezta elizbarrutiko beste erakundeetan, interesdun kasuetan izan ezik.

>Sakramentu erregistroak.

Gasteizko Elizbarrutiaren 531 parrokietako fondoen liburu sakramentaletako, bataio, eskontza eta hildakoen agirietatik ateratako hitzez hitzeko datuak dira.

Eusko-Jaurlaritzarekin egindako akordio bati esker datu-ateratzearen lehenengo fasea bukatu da. 2004-2008 urteei begira, beste akordio bat dago aurrekusita, 1501etik 1900era bitarteko parrokia guztietako erregistroak sarean egon daitezen.

Datu-basea osatzen doan neurrian, datuen bilakera aukerak haundituko dira eta gure kopiagintza zerbitzu birtuala erabili ahal izango da kopia eta ziurtagiriak lortzeko.

Gogora ezazu Gasteizko Elizbarrutiaren barnean Arabako probintzi osoa, Orduña (Bizkaia) eta Trebiñuko Konterria (Burgos) sartzen direla.

>Kontsultak

 


| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |