Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera

 

Fondoen kontserbazioa dela eta, AHDV-GEAH-ak zaintzapean dituen liburu sakramentalak kontsultatzeko, mikrofilm bidezko kopiagintza eskeintzen du. Gure erkidegoko gobernua eta euskal elizbarrutien arteko akordio bati esker, dokumentazioa hau digitalizatu egingo da.

Artxiboak mikrofilmatutako dokumentazioaren bi eratako kopiak eskeintzen ditu:

  • Fotokopia bakuna: Mikrofilmeko zuzeneko kopiagintza. AHDV-GEAH-ko zigilua darama baina ez du legezko baliorik (argibide balioa soilik).
  • Egiaztatutako Fotokopia:Mikrofilmeko zuzeneko kopiagintza. AHDV-GEAH-ko zigilua ofiziala eta egiaztatze zigilua darama, azken hau, kokapen fisikoa, kopiagintza datuak eta AHDV-GEAH-ko arduradunaren egiaztatzearekin atzealdean. Argibide, frogazko eta legezko balioa dauka.

Zerbitzu digitalaren sorrerarekin hurrengo erreprodukzioak lortu ahal izango dira:

  • Irudi digitalaren inprimaki bakuna: Irudi digitalaren zuzeneko kopiagintza. AHDV-GEAH-ko digitalizatutako zigilua eta AHDV-GEAH-ko zigilu ofizialarekin. Legezko baliorik gabe (argibide balioa soilik).
  • Irudi digitalaren egiaztatutako inprimakia: Irudi digitalaren zuzeneko kopiagintza. AHDV-GEAH-ko zigilu ofiziala eta egiaztatze zigilua darama, azken hau, kokapen fisikoa, kopiagintza datuak eta AHDV-GEAH-ko arduradunaren egiaztatzearekin atzealdean. Argibide, frogazko eta legezko balioa dauka.

Jatorrizko dokumentazio historikoaren kopiak lortzeko, modu bidezko baten egingo zaio eskaera Artxiboko Zuzendaritzari eta honek eskaeraren arrazoi eta helburuak aztertuko ditu. Momentu honetan, argitalpenen bitarteko hedapenerako bakarrik egiten dira era honetako erreproduzioak. Artxiboaren baimenak, kopien jatorria adieraztera behartzen du.

Artxiboko deskribapen tresnak ezin dira erreproduzitu. Era berean ezin daiteke ale edo serie dokumentalen kopiarik egin, barne erabilpen, akordio edota erakundeen arteko lankidetzaren bat ez bada.

Kopien kasuan ere, nahiz eta gure deskribapen tresnetan agertu, ez dago sarbiderik 75 urte baino gutxiagoko agirietara, ez AHDV-GEAH-an, ez parrokietan, ezta elizbarrutiko beste erakundeetan, interesdun kasuetan izan ezik. Era berean ondare dokumentalaren babesa eta sarbiderako indarrean dagoen legeria zibila onartu beharko da. Baita, izaera pertsonaleko datuak, pertsonen ohore eta intimitatearen babesari buruzko indarrean dagoen legeria ere.

 

Jasotzea
  • Zerbitzu guztiak aurretiaz ordaindu behar dira, jasordaintzeko kasuetan izan ezik.
  • Dokumentazioa AHDV-GEAH-an, ohiko postas edo mesularitza bitartez jaso ahal izango da.
  • Ohiko postas bidalitako zerbitzuak gehitzea izango dute ordainketan bidaltze gastuengatik.
  • Mesularitza bitartez eginiko zerbitzuetan garraio-kostua ordaindu beharko da.
  • Ez da posta ziurtatu edo antzekorik egingo.
  • Zerbitzuaren egunkotasuna, kontsulta egin eta urte bat pasa ondoren amaitzen da. Denbora hori pasatuta eskaera besterik gabe baliogabetuko da.

 

Ordainkera

Zerbitzuak ordaintzeko:

  • Izendun banka-txekea. Gasteizko Gotzaindegia. Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoaren izenean. Kasu honetan ordainketa garestitu egingo da komizio gastuak direla eta.
  • Banku-kontuan sarrera. Gasteizko Gotzaindegia. Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoaren izenean. Erabiltzaile eta eskaera zenbakia adieraziz.
  • Jasordaintzea
  • Eskudiruzko ordainketa AHDV-GEAH-an


Postas dirurik ez bidaltzea eskatzen da. AHDV-GEAH-a ez da erantzule izango bestelako ordainketak egiten badira.

Eskaera birtualak

Erabiltzaileak datu konkretuak dituenean edo gure datu-basea erabilita lortzen baditu datu horiek, sakramentu erregistroen on-lineko erreprografia eska dezake. Eskaerak behar bezala erantzuteko datu-basea erabil ondoren, erabiltzaile bezala erregistratu beharko da. Erabiltzaile zenbakia eta gakoa eskualdaezinak dira. Sisteman erregistratzeak, eskaera berriak, beraien egoera eta AHDV-GEAH-ko jarduerei buruzko informazioa jasotzea bezalako abaintailak ditu. Elizbarrutiko erakundeak eta elizbarrutikoak ez direnak ere, sistema hau erabil dezakete beraien eskaerak egiteko.

 

>Eskaera formularioa
>Ziurtagiri eta kopialiteralak

 


| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |