Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera


Ziurtagiri eta hitzez hitzeko kopien eskaeretan, nahiz eta gure deskribapen tresnetan agertu, ez dago sarbiderik 75 urte baino gutxiagoko agirietara, ez AHDV-GEAH-an, ez parrokietan, ezta elizbarrutiko beste erakundeetan, interesdun kasuetan izan ezik. Era berean ondare dokumentalaren babesa eta sarbiderako indarrean dagoen legeria zibila onartu beharko da. Baita, izaera pertsonaleko datuak, pertsonen ohore eta intimitatearen babesari buruzko indarrean dagoen legeria ere.

AHDV-GEAH-ra heltzen diren ziurtatzea edo hitzez hitzeko kopien eskarien gehiengoen arrazoia sakramentuen administrazioarekin lotuta dago. Eskaera mota hauen izaera eta balioa hurrengo hau da:

  • Ziurtagiria: : Sinadura eta zigiluarekin doan inprimakia. Bertan agiri sakramentaletik ateratako datu pertsonalak (izena, abizena, jatorria), jatorri datuak (izena, abizena, jatorria), dataketa, parrokiako datuak eta AHDV-GEAH-an duen kokapena adierazten dira. Sarrera eta irteera administratiboaren zigilua darama. Frogazko eta legezko balioa dauka.
  • Hitzez hitzeko Kopia: Agiri sakramentaleko datu guztien transkripzioa (laburdurak garatuta). Zigilu eta siñadurarekin. Parrokiako datuak eta AHDV-GEAH-an duen kokapeneko datuekin. AHDV-GEAH-ko zigilua ofiziala eta Artxiboko arduradunaren egiaztatzea darama. Argibide, frogazko eta legezko balioa dauka.

 

Jasotzea
  • Zerbitzu guztiak aurretiaz ordaindu behar dira, jasordaintzeko kasuetan izan ezik.
  • Dokumentazioa AHDV-GEAH-an, ohiko postas edo mesularitza bitartez jaso ahal izango da.
  • Ohiko postas bidalitako zerbitzuak gehitzea izango dute ordainketan bidaltze gastuengatik.
  • Mesularitza bitartez eginiko zerbitzuetan garraio-kostua ordaindu beharko da.
  • Ez da posta ziurtatu edo antzekorik egingo.
  • Zerbitzuaren egunkotasuna, kontsulta egin eta urte bat pasa ondoren amaitzen da. Denbora hori pasa ez gero eskaera besterik gabe baliogabetuko da.

 

Ordainkera

Zerbitzuak ordaintzeko:

  • Izendun banka-txekea. Gasteizko Gotzaindegia. Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoaren izenean. Kasu honetan ordainketa garestitu egingo da komisio gastuak direla eta.
  • Banku-kontuan sarrera. Gasteizko Gotzaindegia. Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoaren izenean. Erabiltzaile eta eskaera zenbakia adieraziz.
  • Jasordaintzea
  • Eskudiruzko ordainketa AHDV-GEAH-an

Postas dirurik ez bidaltzea eskatzen da. AHDV-GEAH-a ez da erantzule izango bestelako ordainketak egiten badira.

 

Eskaera birtualak

Erabiltzaileak datu konkretuak dituenean edo gure datu-basea erabilita lortzen baditu datu horiek, sakramentu erregistroen on-lineko kopiagintza eska dezake. Eskaerak behar bezala erantzuteko datu-basea erabil ondoren, erabiltzaile bezala erregistratu beharko da. Erabiltzaile zenbakia eta gakoa eskualdaezinak dira. Sisteman erregistratzeak, eskaera berriak, beraien egoera eta AHDV-GEAH-ko jarduerei buruzko informazioa jasotzea bezalako abaintailak ditu. Elizbarrutiko erakundeak eta elizbarrutikoak ez direnak ere, sistema hau erabil dezakete beraien eskaerak egiteko.

 

>Eskaera formularioa

 


| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |