|
Artxiboaren sortze prozesua,
bere fondoen antzinatasuna eta bere helburu nagusia ikerketa dela kontutan
izanda, AHDV-GEAH-a, artxibo historikoaren kontzeptuarekin lotuta dago.
Elizak ondare dokumentala gordetzeko eta bere zaintzarako egin duen lana
kontutan izanda, ideia hori guztiz zuzena dela esan dezakegu, baina ez
da hau Artxiboaren helburu bakarra. Artxibo instituzional bezela eta Elizbarrutiko
Kuriaren menpeko izanik, Artxibo Zentralaren funtzioak era betetzen ditu.
Artxiboa, unitate bezela, 1862. urtean, Elizbarrutiaren sorrerarekin
sortu zen. Bere garapena Elizbarrutiko bizimoduaren bilakaerarekin batera
joan da. Instituzioaren zerbitzurako joera eguneratuz, Gotzaiaren erabakiak
eta Elizbarrutiko Kuriaren arteko akordioak errespetatuz, Elizbarrutiko Artxiboen
Sistema (aurrerantzean EAS) baten bidezkotasuna proposatzea da Artxiboaren
eginbeharra. Sistematizazio proposamen honen helburua, Elizbarrutiko administrazio
unitateen sarean sartzea da, dokumentuen produkzioa, batzea, eskualdaketa,
gordailua, antolakuntza, artapena, deskribapena eta zerbitzua normalizatzeko
asmoarekin. Bere antolakuntza, garapen eta lankidetzan, Elizbarrutiko gobernua,
artxiboa eta produkzio dokumentalarekin erlazionatuta dauden entitateak bateratzea
beharrezkoa izango da, etorkizunean dokumentazioaren tratamendu ezberdinak,
bere sorreratik AHDV-GEAH-ra heldu artean, egituratzeko.
Kapitulu honetan, osagai eta faktore ezberdinak elkartuta, EAS-a
errealitate bihurtzeko beharrezkoak diren irizpideak azalduko ditugu.
Aurrerantz goazen neurrian, Artxiboan lantzen ari garen normalizazio
prozesu eta bere prozedurarekin erlazionatuta dauden arauak sartuko
ditugu.
|
 |