Nortzuk Gara Artxiboa eta bere Fondoak Deskribapen Tresnak Zerbitzu eta Kontsultak Proiektuak Eleizbarrutiko Artxibo-Sistema Atzera
Hasiera

EAS batek tratamendu dokumentalaren prozesu ezberdinak egituratu behar ditu. Dokumentuak, bulego edota unitate bakoitzean sortzen direnetik, Artxibora bere zaintzarako bidali eta heltzen den diren arte.

EAS-ren antolakuntza, garapen eta lankidetzan Elizbarrutiko gobernu, artxiboa eta produkzio dokumentalarekin erlazionatuta dauden entitateak eskuhartu beharko dute. Sistema hau ezartzeko esparrua Elizbarrutiko administrazio unitateen sarea da eta bere funtsionamendurako hurrengo puntuak hartu beharko dira kontutan:

Erakunde Ekoizleen Balioespen eta Azterketa

  • Kudeaketa bulego bakoitzaren produkzio dokumentalen sistemena
  • Elizbarrutiko unitate ezberdinek sortutako tipologia dokumentalena
  • Dokumentazio bidalketen epealdia jartzeko, indarrean dagoen ala ez eta erakunde ekoizleen kontsulta beharrena
  • Artxiboko prozeduren jarraipenerako beharrezkoak diren giza eta material baliabideena

Artxibo Zentralaren Aholkularitza

  • Elizbarrutiko organuei, artxiboetako kudeaketa eta kontserbaziorako esparru juridiko bat onetsi eta ezartzeko
  • Erakunde ekoizleekin komunikazio-kanal egokiak ahalbideratzeko
  • Ekoiztutako dokumentazioaren kontserbazio eta agiritegiratzeko arau eta prozedurak eta dokumentazio horren zaintzarako trenak lantzeari buruzkoa
  • Kopiagintza, aukeraketa eta orrazketari buruzko arau eta prozedurak
  • Pribatutasun eta zainketa bermatuko dituzten arau eta prozedurei buruzkoa
  • AHDV-GEAH-ra egingo diren fondo-transferentziei buruzko arau eta prozedurak
  • Ekoizle-bulegotik hurbil, gordailu eta aldibaterako zaintzarako espazioen sorkuntzari buruzkoa
  • AHDV-GEAH-ko instalazio-unitateen prestaketa eta behin-betiko gordailu eta zaintzarako espazioari buruzkoa
  • AHDV-GEAH-ak artxibo zentral eta historiko bezela dituen batze, antolaketa, deskribapen, zabalkunde eta dokumentazioaren zerbitzuen funtzioei buruzkoa
  • Artxiboko prozedura ezberdinak jarraituko dituen kudeaketa elektronikoko sistema bateragarriei buruzkoa

Gobernu-Organo eta Eas Batzordearen Arteko Elkarrekintza

  • Elizbarrutiko artxibo guztien kudeaketa eta kontserbaziorako esparru juridiko baten sorrerarako
  • EAS-ren antolaketa eta garatzea lagunduko duen akordioak lortzeko
  • Artxibo sistemen lankidetza eta jarraipenean
  • Bidezko azterlanen proposamenen balioztapen eta analisian
  • Sistemaren arau orokor eta berezien onespenean



| Iradokizunak |  Harremanak |  Hiztegia |  Web Mapa |  Kontsultak on-line  |